Ibilaldia 2022: Bilbon izango da, Abusun

Erabiltzailearen aurpegia GurAbusu 2021ko mai. 31a, 15:45

2021eko Ibilaldia Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastolek ospatu berri dutela, lekukoa ere pasa dute. 2022ko Ibilaldia Bilbora etorriko da: hirugarren aldiz, Abusu auzoara hain justu. Bertako Abusu Ikastolak, Bilboko txikiena denak, jairik handiena antolatuko du Euskal Herriko udalerri nagusian.

Ilusio eta arduraz ekin dio Abusu Ikastolako komunitateak 2022ko Ibilaldia pentsatu, amestu eta prestatzeari. Elkarlanean eta osasun egoera normalagoa izango den esperantzan, lelo eta logoa, kultura edota arropaz arduratuko diren komisioak lanean ari dira jada. Bidean lagun espero zaituztegu.