Ibilaldiko sare sozialak Abusura begira

Erabiltzailearen aurpegia GurAbusu 2021ko uzt. 12a, 09:56
2022ko maiatzeko azken domekan, Ibilaldia ospatuko da Abusun, bertako ikastolaren eskutik. Ordura arte, kultur ekitaldiz bete nahi dugu ikasturtea eta gure proiektua jendeari ezagutarazi. Horretarako, twitter, facebook eta instagram baliatuko ditugu eta gure Ibilaldiaren berri eman. #ErroHarriHar
#ErroHarriHar lelodun arropa salmenta martxan dago. Euskal Herriko zein atzerriko tokietan ateratako argazkiak batzen dihardugu, sare sozialetan zabaldu asmoz. Beroietan gure jarraitzaile egin zaitezten eskatu nahi dizuegu eta iragarriko diren kultur ekitaldietan parte har dezazuen eskatu.

Hirugarren Ibilaldia dugu Abusun eta bi lerroz osatutako ikastola sendotua dago, lehengo aldean. Ikastola txikia baina errotua, errotarrian eta harrerarako prest. Basauriko Janirek argazki eder honetan laburbildu du gure ilusioa eta gogoa. Aurrera Abusu! Gora Abusu Ikastola!