Yogurinha Borova, Ugaitz Alegria eta Kai Nakairen partehartzearekin, 5 firmak euren bildumak erakutsiko dituzte, Areatzako Tingladuetan, abenduak 10ean, 19.15etan hasita. Xinta Minta, Xarmma (Mungia), BilbaoFormArte, SKFK eta Dossis Designs (Durango) izango dira euren arropa erakutsiko dutenak, modeloen orrazkera eta makillajeaz arduratuko den Arce estetika eskolak lagunduta.
Abusu Ikastolak 2022ko Ibilaldia antolatu behar duela eta, moda desfilea antolatu du abenduak 10erako, Areatzako Tingladuetan. 19.15etan hasita, Ibilaldiko arropaz gain, 5 bildumagilek euren lanak aurkeztuko dituzte: Xinta Minta, Mungiako Xarmma, BilbaoForArte, SKFK eta Durangoko Dossis Desings.
Ekitaldia Yogurinha Borova eta Ugaitz Alegriak aurkeztuko dute, eta Kai Nakaik ere abestuko du. Besteak beste, "Nahikoa dela", Beldur Barik 2021 kanpainaren abesti ofiziala.
Modeloak orraztu eta makilatzeaz Arce estetika eskola arduratuko da.