Bertso Maratoia Abusu Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia
Otsailak 12an, larunbatarekin, 2022ko Ibilaldiaren baitan Guiness Errekorra izan liteken 42.195 segunduko Bertso Maratoia antolatu du Abusu Ikastolak, Bilbo Hiria Irratiaren laguntzaz. Helburua, adin, genero eta jatorri ahalik zabaleneko saioa eskaintzea izango da. Goizeko 9etan abiatu eta iluntzeko 9etan amaituko litzateke bapateko bertsoak zein jarriak tartekatuko dituen ekitaldia.
Eguna bete bertso izango da otsailak 12ko larunbata Bilboko Abusu Ikastolan. Puntako bertsolariak eta apalagoak tartekatuko dira, hitzaren kirol nazionalaren maratoia osatuz, haur, gazte eta ez hain gazteak kanturatuz. Bizkaia eta EH osoko bertsolari eta zaleak izango dira ongi etorriak. Baita zeu ere noski!