Pagasarrira Katilu Irteera urtarrilak 30ean

Erabiltzailearen aurpegia GurAbusu 2022ko urt. 26a, 12:07
2022ko Ibilaldia #erroharrihar lelopean ospatuko du Abusu Ikastolak. Pandemiaren eraginpean bada ere, aire librean jarduera bat proposatu du urtarrilak 30rako, domekarekin. Asmoa, Pagasarri inguruko iturriak gure katilu arrakastatsuekin hornitzea. Mendi irteera edonori zabalik dago eta 09.30etan dugu hitzordua Pagasarriko parking ezagunean, Igertun.
Pandemia gogorrari, determinazio zorrotza. Aire libreko jarduera proposatu dugu urtarrilak 30erako. Pagasarriko iturrietan gure #erroharrihar katilu arrakastatsuak kokatuko ditugu, mendizaleen egarriak asetzen lagundu asmoz. Haurrekin egingo dugu ibilbidea, lasai eta naturaz gozatuz, beraz. Orain gutxi @cobidea -ren Jaiotzaren Bila arrakastatsuan parte hartu ostean, gure mendi ezaguneko magaletara goaz berriz ere. Zatoz gurekin!