Argumentuak ezberdinak badira ere, oinarri bera dute denek errefuxiatuen bizipenak eta estatu aberatsen jarrera kontraesankorra. Modu egokia beraz, milioika pertsonen egoeraren berri izateko eta kontzientziatzeko.
Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandariak igorritako datuen arabera 65 milioi errefuxiatu baino gehiago daude gaur egun munduan, asilodunak edota euren estatuko mugen barnean. Hau da, inoiz baino iheslari gehiago daude munduan. Nabarmengarria da gainera, errefuxiatu gehienek errenta baxuko herrialdeetatik ihes egin dutela. Ezin dira ahaztu larritasun ekonomikoengatik ihes egin dutenak, hauek ez baitira errefuxiatutzat hartzen, gosea ez omen da mehatxu nahikoa nazioarteko zuzenbidearentzako.
Astelehenero sesio bikoitza izango da, lehena 17:00etan eta bigarrena 19.00etan. Sarrera doakoa izango da ArtHouse aretoa bete arte. Institut Française eta Bilbao Arte antolatzaileen arabera harrera oso ona izan dute filmek orain arte.
Gaur, urtarrilak 30, Le Havre (2011) film finlandiarra izango dute ikusgai bertaratzen direnak. Aki Taurismaki zinegileak zuzenduta, Le Havre hirian bere borondatez erbesteratu den idazle bohemiar xelebre baten istorioa jorratzen du. Halako batean mutil gazte bat agertuko da bere bidean eta idazleak bizitza lasaia zena alde batera utziko du, gaztea polizia eta estatutik babesteko.
Egitarau osoa: bilbaoarte.org