uriola.eus

Zure parte bat

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Entzun arren aita,

hemen gaudela eserita.

Entzun arren poliki,

ta uler nazazu emeki.

Entzun arren ozenki,

ta babes nazazu biziki.

Entzun arren faborez,

ta hezi nazazu umorez.

Entzun arren zinez,

ta bete nazazu poztasunez.

Entzun arren aita,

ta eman maitasuna

izango bainaiz zuk ematen didazuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa