Honetaz gurasoak ohartarazi nahi nituzke. Hormonak pil-pilean preso, irteera bat behar dute. Desio birtualizatuaren aroan, (larru)azalaren kontaktua behar dugula nabaria da. Beste pertsonaren azala sentitu, leunki ukitu, laztandu, besarkatu, hots, kontaktu erreala behar dugu. Eta sexua ere bai. Hesituta bizitzeak dakartzan kontaktu mugak eta komunikazio birtualaren garaiak bat eginik, "Pack pasatzea" jarri da jokoan. Gazteek erotismo eta sexuz beteriko bideo eta irudiak partekatzen dituzte, horrek dakarren arriskuaz jabetu gabe. Irudi bat sarera igortzen denean, irudiaren hedapena esponentzialki birusa bera baino kutsakorragoa izan daiteke. Beraz, etxean geratu bai, baina kontu handiz. Kasu honetan, hitz batek mila irudik baino gehiago balio dezakeelako