Makurturik, belauniko, kutxazainaren aurrean, euri zipriztinak hezurretara arte. Birus bat dagoela diote ere. Kaleak sorgortuta ageri dira, eta ni bakarrik, ezerezean. Espaloietako pausu arinen kontzertua bukatu da. Gizartea sisteman kontsumista batean zegoen preso, orain etxeetan daude. Berriz ere gatibu. Kalean eskean zegoenaren drama naturalizatzen zuten begirada burgoi hartatik eta orain leihotetaik begiratzen dute kanpora, barnekoa konpondu nahian. Heldu zaio gizakiari bere bizimodua planteatzeko unea. Zubi azpitik txalo eta kazerolada. Norbait oroituko da nitaz? Kartoizko mezu honen atzean ikusezina bilakatu ninduten.