Afrikarra, kaukasiarra, nondarra?
Jakiterik ez dago beharra, bada gutarra ta bakarra,
bihotz gainean bularra, taupaden deiadarra,
batzuntzat zatarra, zail xamarra,
guretzat edarra. ikasi eginez farre ta farra,
atera harro paparra, su ta garra,
kazkabarra negarra, hitz izpiz aterako da ostadarra.
Nondarra? Zure hondarra da Navarra
Batzuk nahi zuten erre, bihurtzea hausterre,
baina guk geurera, “erre que erre”,
pozik ta ez haserre, nahiago arre,
galdu barik irribarre,
egin dakizun apurre, ta bihurtu urre,
egurre!
Edonon dela zure sorterri
emango dizugu ongietorri,
ez jarri gorri, ez korri,
ahoan irri, belarri zirri,
hitzen iturri baita urregorri.
Biharko udaberri, gure aroberri
egizu herri aberri,
gu gara ta euskalerri
Izanez kakanarro
“pero jamás nos darán entierro”
kulturaren erro, senti harro
ahaztu erru, ta ahaztu amorru
goza dezagun euskaraz
hemen zein urrun, barruan barru :)