Azkenengo horiek eragin zuzena dute emakume langileongan; lan erreproduktiboetan betetzen duen paperagatik, bai etxeko giroan zein ekoizpen esparruan.
Lehenengoari esker, lan indarraren erreprodukzioa kapitalak behar duen forman bermatzen da, inolako kostu zuzenik suposatu gabe. Bigarrenak emakume langilea kualifikatu gabeko lan feminizatuetara bideratzen du: garbiketa sektorera, besteekiko zerbitzu pertsonaletara… non lan baldintzak kaskarrak diren.
Langile klasearen erreprodukziorako beharrezkoak diren zerbitzu horien faltan, langile klaseko kideon bizi baldintzek okertze nabarmena izango dute, eta zehazki, emakume langileonak. Izan ere, asistentzia zerbitzuak Estatuak ere bermatzen dituen arren, krisi testuinguruan administrazioaren muga estrukturalak agerian gelditzen dira, murrizketa zein pribatizaziorako joeragatik.
Horren aurrean, Bilboko Itaiatik lan asistentzialen inguruko dinamika politikoa jarri dugu martxan. Bilboko lan erreproduktiboen analisi konplexu batetik hasita, gure helburuak badira, batetik, auziaren larritasuna sozializatzea, lan asistentzialen sektorean lanean dauden emakume langileen errealitateari heltzea eta bukatzeko, emakume langileon interesak defendatuko dituen bitarteko politikoak sortzen joatea.