Emakume langileon babesa antolatu

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Itaia 2022ko aza. 15a, 08:49

Instituzioek indarkeria matxistari erantzuteko dituzten baliabideak (protokoloak, berdintasun politikak, gizarte zerbitzuak) erabat mugatuak izateaz gain, biolentzia egoeren kudeaketa soila egiten dute. Gainera, krisi testuinguruan, are nabarmenagoa da auziarekin amaitzeko duten borondate eta gaitasun ekonomiko eza.

Indarkeriaren normalizazioaren aurrean, emakume langileok gure babesa antolatu behar dugu, modu independentean.

Bilboko Itaiak indarkeria matxista erantzun eta egoera horiek bizi dituzten emakumeen babesa antolatzeko lau puntu nagusi definitu ditu:

1. Bizi-bitartekoak bermatzea.
2. Ongizate pertsonal eta sozialerako baldintzak eraikitzea. 
3. Premiazko arreta jasotzeko irisgarritasuna. 
4. Emakumeon osasunerako zerbitzu eta material guztien doakotasuna eta kalitatezko bermea izatea. 
 
Puntu horien garapena indarkeria matxistarekin baina baita beste dominazio formekin amaitzeko helburua duen proiektu politikoaren eraikuntzan ulertzen dugu.