‘Ez gara Palestinaz ari’ apirilaren 2an, Kafe Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Arana 2014ko mar. 31a, 10:35
‘Ez gara Palestinaz ari’: Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek sortutako ekimena da, eta bertsoa, musika, antzerkia eta poesia uztartzen dituzte, pianoa, gitarra eta akordeoiaren laguntzaz. Partehartzaileak: Imanol Kamio, Aitor Atxega, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa.

“Abilak gara munduaren gaineko irakurketa politiko eta sozialak egiten, bata bizilagunak epaitzen ere, baina, erreparatzen al diogu geure barne munduari? Partekatzen al ditugu gure benetako izuak, konplexuak, minak, desioak…? Gure berri eman nahi dizuegu bertsotan pianoak eta gitarrak lagunduta, gure buruaz barre egitearekin batera”.