2014/06/13 - 2014/06/14 12:00

Zenbat Gara Ibilbidea: ‘XXI. mendeko Bilbo’ ibilbidea

Zenbat Gara Ibilbidea: ‘XXI. mendeko Bilbo’ ibilbidea
Uribarri
Hiriak, izaki bizidunen antzera, etengabe ari dira aldatzen. Sasoian sasoiko premiei erantzun guran, hiriek maiz egokitzen dituzte beren itxura eta ezaugarriak; batzuetan hainbesteraino egokitu ere, ezen azkenean guztiz eraldaturik geratzen baitira. Bilbon, esaterako, begien bistakoa da eraldaketa hori, industriari begira eraikitako hiria izatetik zerbitzuen arlora erabat iraulita dagoen hiria izatera pasatu baita azken aspaldi honetan. Baina, eraldaketak gorabehera, Bilbok eta bilbotarrek ederki jakin dute beren izateari eusten, antzinako sustraiak galdu gabe. Horregatik, ibilbide honetan Bilbo berriaren ikur diren lekuak eta eraikinak bisitatuko ditugu, baina beti ere haien aurretikoak ere kontatuz, iraganetik oraina hobeto uler dezagu