‘Keinuka mugaz gaindi’ Euskal Herria eta Kubako umeen filma pantailan

Erabiltzailearen aurpegia Arana

‘Keinuka Mugaz Gaindi…un guiño, un sueño’ giza balioei buruzko film pedagogikoa da. Protagonista gisa haurrak hartuta, Euskal Herriko eta Kubako 20 ikastetxek osatu duten ikus-entzunezko honen bidez, munduan hain gutxietsita dauden balio aurrerakoien aldeko postura tinkoa egin nahi dugu.


Horretarako bi herrien ikastetxeak senidetu eta elkarrekin helburu argi baten alde egin zuten: muga, kultura eta desberdintasunen gainetik dauden oinarrizko jarrera eta portaera gizatiarrak bultzatzea eta aldarrikatzea; denon artean mundu justu eta libreago baterantz abiatzeko asmoz.

 

Parte hartu duten ikastetxeak:

Euskal Herria: Urretxindorra ikastola – Lemoako ikastexea – Intxixu ikastetxea – Zurbarango ikastetxea – Kukullaga ikastetxea – Artxandape ikastola – La Salle ikastetxea – Kurkuluxetan antzerki eskola – Kukuke antzerki eskola

Kuba: Escuela 26 de Julio (Moncada) – Escuela Frank País – Escuela Arcid Dubergel – Escuela Día de la Victoria – Escuela Americo César Desliz – Escuela Eduardo Ortega – Escuela Pastor Martínez – Escuela Abel Santamaría – Escuela Eduardo René – Escuela 2 de Diciembre

Zuzendaritza eta Koordinazioa: Rita Naveira – Koldo Zelestino
Soinu Banda Nagusia:
• Letra: Joseba Sarrionaindia
• Musika:  Danieuris y Daniellis Moya
• Konponketak: Joserra Gutiérrez
Ekoizlea: Kurkuluxetan elkartea

 

Proiekzioa: Ekainak 17 asteartea, 19:30ean Kafe Antzokian

Entzun: IBAIZABAL: “Keinuka mugaz gaindi…un guiño, un sueño”