Euskal eta Ingeles Filologian lizentziatua, gaur egun Mondragon Unibertsitateko irakaslea izateaz gain, Ordiziako Jakintza Ikastolan ere lan egiten du. IKTak hezkuntzan nola erabili aztertzen du Goñik eta gai honen inguruan hitzaldiak emateaz gain –irakasleei ere ikastaroak eskaintzen dizkie-, Euskadi Irratiko saio batean ere parte hartzen du, Interneten ingurukoa azken hori. Euskaljakintza.com proiektuaren sortzailea, Goñik hainbat sari irabazi ditu webgune eta blog onak sortzeagatik.