LARUNBATEAN JIRA ETA BIRA, IRATI GURASOEKIN EUSKAL HERRIRA!

Larunbat honetarako prestatutako sorpresaz beteriko kalejiran parte hartzeko gonbitea luzatu dute Irati Gurasoekin Euskal Herrira dinamikatik.

Hilabeteak daramatza Irati Gurasoekin Euskal Herrira dinamikatk ekimen eta ekintza desberdinetan lanean eta hilabete geratzen da Irati espetxetik irten eta gurasoengandik banandua izateko. Irati Bilboko ume bat da; gaur egun amarekin bizi da Aranjuezeko espetxean, Bilbotik  450km.tara. Aita ere espetxe berdinean du, baina beste modulu batean daukatenez ezin dute elkar ikusi.  Iratik Martxoaren 8an 3 urte beteko ditu eta espainiar espetxe legediaren arabera espetxea uztera  derrigortua izango da, egoera berdina bizi duten hainbat ume bezala. Egoera honen aurrean, Irati  Gurasoekin Euskal Herrira dinamika jaio zen. Hasieratik erantzun gabeko ondorengo egoera hauekin aurkitu zuten: 

- Ze legetan agertzen da haur batek bere familiatik urrun izateko betebeharra? - Noiz arte itxaron beharko dute haur hauek gaur egun dagoen espetxe politikak aldaketa sakonak  izan ditzan? 

- Zergaitik ez zuen inork kontutan izan familientzako modulu bat prestatzea 2011an inauguratutako  espetxe berri batean?  

Eskaria argia eta zehatza da: Zaballako espetxean familientzako modulu mixto bat edo zaintzapeko pisuak prestatzea Iratik gurasoekin edo bere gurasoetaz gertu bizitzeko aukera izan dezan eta bere eskola zein bere ingurutik hurbil egoteko. 

Hillabete hauetan zehar ekimen desberdinak burutu izan dituzte: prentsaurrekoak, kirol erronkak bizikletan  eta piraguetan, aulki morez eta puxikaz bete zituzten Bilboko txoko desberdinak, haurren nazioarteko  egunean Iratiren eskubideak aldarrikatu zuten, sinadura bilketa egin edota Zaballako kartzelara Olentzero eta Mari Domingiren opariak eraman, bertan sortu behar den moduluko umeentzat  opari gisa. 

Dinamikaren hastapenetan Katixa Agirrek idazki batean, ondorengoa esan zuen: “Egin galdera hau zuen  buruei: nork eman ahal dio mina ume bati? Ematen du inork ezin duela horrelakorik egin, ezta?” Katixak bezala, ume bati mina INORK eman ezin dionaren iritzikoak dira, umeak babesgabeak direlako, denok zaindu ta babestu beharrekoak.  

Martxoaren 8a gerturatzen ari da, Iratik 3 urte beteko ditu eta Bilbora etorri beharko du bizitzera. Gurasoengandik urrun egote horrek, joan etorriek eta distantziak sortzen dituen MIN guztiak hartu, JIRA bat eman eta POZTAZUNEAN bihurtu nahi izan dute dinamikatik.
  

Horregatik, JIRA ETA BIRA IRATI GURASOEKIN EUSKAL HERRIRA izeneko KALEJIRA bat burutuko dute larunbat honetan. Arriaga plazatik hasita, arratsaldeko 17.30etan eta segurtasun  neurri guztiak kontuan izanik, kalejiran, sorpresaz beteriko ibilbide batean, Areatzararte. Parte hartzeko deia luzatu dute dinamika herritarretik.