Santutxuko familia bat bere etxetik egotzi nahi du Kutxabankek

Erabiltzailearen aurpegia Irune Berro Urrizelki 2014ko ots. 27a, 16:22

Familia Elkarteak elkarretaratzera deitu du bihar

Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak etxe kaleratzerik gehiago ez zela izango esan zuen. Hitzok gezur hutsa dira, ordea. Beren etxea martxoaren 4an, hau da, asteartean uzteko agindu baitio BBK-k Santutxuko familia bati.

Horren aurrean, elkarretaratzera deitu du Santutxuko Familia Elkarteak, bihar, 12:00etan Santutxu kaleko BBKren bulegoaren aurrean. Kaleratuta ohar batean dioenez, "etxebizitza izatea ez da luxu bat, oinarrizko eskubide baizik".


Indarrak biltzera eta kaleratzea eragoztera deitu ditu herritarrak.