Goizean dantza ekitaldiak izan ziren eta, lagun artean bazkaldu ostean, arratsaldean erromeria Drindots taldearekin. Eguraldi bikaina eta giro paregabea. Deustuko Bihotz Alai eta Mikeldi dantzari taldeek ez zuten hutsik egin Bizkaiko Dantzari Eguneko urteroko hitzordura.