Bilbon, eremu pribatutik plazara pasatu zen bitartean. Egun, ikusgai dira plazan umeak euskaraz mintzatzen, gurasoak euskaraz hazitakoak, kideak batzarretan euskaraz egiten, lagunarteak euskaraz bizirik, elkarteetan euskaraz bizitzen. Gure herrian denon artean lortu duguna ikaragarria izan da, bai, baina ez da amaitu lasterketa.
Euskararen itsasoa gora doa, gora, baina jende andanaren esfortzu itzelari (batzutan handi, batzutan txiki, denak itzelak) esker, eta gaur beste proposamen batekin nator zuengana: gure auzokide, kultura, gertakizun, bizitza, ingurua eta abarren berri euskaraz jaso nahi badugu, URIOLA.eus dugu eskuragai, sakelekoan, portatilean, sarean murgilduta, gure auzo eta herriko albisteekin.
URIOLA.eus gertutik egindako proiektua da, urrunera heldu nahi duena. Eta hor gu ere parte izan ahal gara, noski. Zure laguntza txikiarekin, URIOLA freskue!
Nik argi daukat, URIOLA gu gara, URIOLA izan zaitez!