Estatuko zenbait puntutako antimilitaristek egin dute bat ekintzarekin orobat; zehazki, Kanariar Uharteetatik eta Madriletik etorri dira bankuaren irismen luzeko jarduera salatzera.
Gaur goizean ekintza burutu dutenek adierazi dutenaren arabera, BBVA odolez zikinduta dago garai honetan gertatzen ari den fenomeno baten protagonista ere badirelako: pobreen (oso pobreen) eta, besteak beste, bankuaren kupulan dauden aberatsen (oso aberatsen) arteko distantzia sustatzen dutelako beren joko zikinek.
BBVA odolez zikinduta dago armagintzaren industriaren finantzazioan marka ederra duelako; Espainiako armagintza-fabrikei emandako kredituetan soilik, banku honek 288 milioitik gora euro jartzen ditu, Centre d’Estudis per la Pau Centre Delàs erakundearen azken txostenaren arabera. Txosten berean aurki daitezkeen datuon arabera BBVAk sei milioi eurotik gora dauzka Indran inbertituta, dela akzioetan edo bonotan. Marka ederra du, bai, Espainiako beste banku guztien rankinean lehena baita armagintzaren industria laguntzen.
BBVA hiltzailea da jendea etxeetatik botatzen eta etxe horiek eskuratzen dituelako. Hiltzailea da urtegiak eta ingurumenarekiko oso bortitzak diren proiektuak bultzatzen dituelako. Kurdistango Ilisu urtegiaren eraikuntza laguntzen duelako, non, albo-ondorio gisa, gainera eraikuntzaren inguruan militarizazio bortitza eragin baitu. Hiltzailea da BBVAk finanziatutako Quimbo urtegiaren proiektuan Nelson Giraldo ekintzailea 2014n erail zutelako.
BBVArena kasu partikular bat da egun bizi dugun eta inongo etikarik gabe funtzionatzen duen mundu mailako finantza-eredu zoro honetan. BBVAk 2.642 milio euroko irabazia lortu zuen 2015en, iaz baino % 0,9 gehiago, herritarren gehiengoa krisi handi batetik ezin atera dabilenean. Krisia, gainera, bankuek egindako espekulazioak eragin duenean, eta, ondoren, herritarrok ordaindu ditugunean ondorioak, estatuko fondoak bankuak salbatzeko erabili direnean, eta etxegabetzeak etengabe gertatu direnean.
Eta gizarte osoan miseria zabaltzen dan honetan, BBVAren zuzendarien soldata mailak izugarriak dira oraindik.
Zurikeria da haien ikurra. Baina guk jarraituko dugu haien benetako aurpegia erakusten.
INFORMAZIO GUZTIA ESTEKA HONETAN: