Xahubide hau ikusi eta gero, kolektiboak aldarrikapen hau egin du: “Ez izan inuzente, izan desobediente.” Izan ere, KEM-MOC taldearen arabera, "Diru kopuru handi hori gure zergetatik dator, horregatik, urtero Bilbon Eragozpen Fiskalaren bulegoa zabaltzen dugu, jendeak injustizia horri desobeditu ahal izateko, haien zergetatik gastu militarrerako erabiltzen den dirua, gizarte helburuetan inbertituz".
"Estatuaren Aurrekontu Orokorretan gastu militarra handitu egin da iazko diru kopuruarekin konparatuz, beste Ministerioetan gertatu ez den moduan, Gizarte eta Hezkuntza kaltetuenak izanik”, salatu du talde antimilitaristak, “eta hori gutxi izango ez balitz, datu horiei beste Ministeriotan dauden gastu ezkutuak gehitu behar dizkiogu, hala nola Industria Ministerioak finantzatzen duen armagintza edota Kanpo Arazoetarako Ministerioak finantzatzen dituen nazioarteko ekintza militarrak, eta beste asko".
"Militarizazioaren alde Estatuak egin duen apustua argi dago. Estatuak gerra-kultura hori sustatzeko behin eta berriro egiten dituen ekintzak salatzen ditugu", dio talde antimilitaristak. Haien ustez, azken urteotan erlazio internazionalak militarizatzeko joera dago, adibidez, errefuxiatuen krisi humanitarioaren aurrean mugen militarizazioa, gatazketan inplikatutako herrialdeei armen salmenta egitea edota NATOren Rotako baseko misilen kontrako ezkutua, kasu guztietan aldez aurretik onartutako akordio internazional eta nazionalak hautsiz".
Bideoan 2013, 2014 eta 2015 urteetako artxiboko irudiak