Ostiralean kataluniar jaia Kirruli Kultur Elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Kirruli Kultur Elkartea 2014ko ira. 11a, 08:30

"Orain da garaia! Ara ès l´hora!" lelopean, kataluniar jaia egingo dugu Kirrulin ostiralean, irailak 12. Bideoak, musika eta jatekoa egongo dira besteak beste, eta bukatzeko, `V´ erraldoia irudikatuko dute.

Kirruli Kultur Elkarteak bat egiten du katalanek behin baino gehiagotan erakutsitako subiranotasun eta independentzia nahiekin, eta aste honetan Diada burutzen dela baliatuz, datorren ostiralean, irailak 12, kataluniar jaia burutuko dugu Kirrulin.

Kalejira rambla bilakatu dezagun! Eraman soinean estelada!
Hator!!