Kataluniako prozesuari buruzko hitzaldia Abandon

Datoren asteartean, irailak 30, Kataluniak burujabetzaren alde habiatutako prozesua hobeto ezagutzeko aukera egongo da abandon.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Esquerra Republicana de Catalunyako Anna Simók eta EH Bilduko Peio Urizarrek hitzaldia eskainiko dute Abando Hotelean, Kolon de Larreategi kaleko 9. zenbakian.

Kutxabank publiko eta soziala izateko proposamenaren aurkezpena

Bestalde, ostegunean, urriak 2, Kutxabank publiko eta soziala bermatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak egin berri duen proposamena ezagutzeko aukera izango dugu erakundearen bozeramaileak, Larraitz Ugartek, Abandon emango duen hitzaldi baten bidez.

Hitzordua, arratsaldeko 19:00etan izango da Arrupe Etxean, Lojendio aita kalearen 2. zenbakian.