Gazteak Indautxun euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Kirruli Kultur Elkartea 2014ko abe. 5a, 08:40

Euskararen Nazioarteko Eguna, gure hizkuntzak ematen digun nortasuna eta aberastasuna aldarrikatzeko eguna, abenduaren 3an ospatu bazen ere. Indautxun ospakizunarekin jarraitzen dute. Gaur, abenduak 5, eztabaida interesgarria prestatu dute gazteria eta euskararen inguruan. 

Euskararen Egunaren harira, Indautxuko gazteek ere euskaraz bizi nahi dutelako, gaur, abenduaren 5ean, ostirala, 'Gazteon arteko eztabaida ireki eta euskaldunak' prestatuko dituzte Kirruli Kultur Elkartean, arratsaldeko 17:30ean, hainbat gai jorratuz; Gazteria eta Prekarietatea, Indautxu eta Euskara, Gazteak eta Feminismoa, eta Drogak eta Aisialdia; besteak beste.

Eztabaida irekiak izango dira eta gaiz, zen mahaiz aldatzeko askatasun osoa egongo da, beraz animatu eta etorri kuadrilaka zein bakarrik!

Indautxun euskara sustatzeko tresnarik onena gazteak garelako, has gaitezen gure artean euskeraz egiten!