Aski da! Errepresiorik ez

Konponbidearen alde eta atxilotuen askatasuna exijitzeko manifestazioa burutu dugu gaurkoan Indautxun.

Gorka Diaz indautxuarra Madrileko auzitegi nazionalean epaiketa politiko batean epaitua izango zelakoan deitua zegoen konzentrazioa Indautxun gaurko arratsaldeko 20:00etarako.

 

Baina berriro ere Guardia Zibilak eta espainiar epaileek berea egin dute eta gaurko egunean buruturiko sarekada dela eta, gaurko konzentrazioa manifestazioa bihurtu da, eta Gorkaren askatasuna exijitzeko mobilizazioa atxilotutako pertsona guztien askatasuna exijitzeko bihurtu da.

 

Bihar, asteartea, hitzordu berri bat dugu Arriagan, 19:30tan.