Palestinara Brigada

Erabiltzailearen aurpegia Loitzune 2014ko mar. 26a, 17:12

Aurten hirugarren urtez joango naiz Palestinara Komite Internazionalistak-eko brigada batzuekin. Brigada planteatu zenean ez neukan argi joan ala ez; denbora asko pasatu da, diruz ez nabil oso ondo, betiko beldurrak agertu ziren, baina azkenean animatu nintzen eta aste santuan beste bi lagunekin bertara joango naiz.

Brigadetara joan baino lehen agertzen zaizkidan beldurrak asko dira: zelan irtengo den guztia, nola konponduko garen gure artean, zelan eramango dudan neke fisikoa… horiek bidaiatzen dugun bakoitzean eramaten ditugun beldurrak dira.

Baina oraingo honetan beldur desberdin bat daukat, orain dela 4 urte bidaiatu nuen azkenik Palestinara, okupazioa pairatzen duen herri batentzat denbora asko da, eta horrek beldurtzen nau, ez dakit zelan egongo diren ezagutu nituen familiak, zenbat pertsona galdu dituzten geroztik, zenbat aldiz suntsitu dieten etxea, etxeko zenbat lagun dauden kartzelan eta Israelek erakutsi nahi duen normalizazioak zein punturarte egin duen aurrera. Hau da gehien beldurtzen nauena, egoera berria ikusi eta gauzak zenbat aldatu diren konturatzea, lagunak ia dauden jakitea.

Baina indarrak berrituko ditudala ere argi daukat, beraien borroka ikusterakoan hemen gehiago borrokatzeko nahia izaten baidut. Beraien duintasunarekin ikasiko dut, eta horrek beldurren gainetik dagoen poza pizten du!

 

Aurrera Palestina!!!!