Gaur ikusi dut nire egutegi berezi horren lagin bat, eta apur horrek nire hautaketa berretsi baino ez du egin. Korrika deitu diot Iñigo Azkona argazkilariari eta berea den galdetu diot. Baietz erantzun dit. Zein zaila den Bilboko Aste Nagusiaren txupinazo unean argazki berezia egitea, 1978tik hainbeste egin direnean. Iñigorenak eskaintzen du desberdina den zerbait. Gainera, ‘gabon aurreko’ egun laburrotan udako jai giroko uneak gogoratzeak laguntzen du apur bat bada ere kontsolatzen. Horrela egunak luze eta gauak luzeago diren garaiak konturatu orduko itzuliko direla sinestarazten diogu gure buruari.
Bilboko Konpartsen egutegia labean dago eta beranduen jota abenduaren 20ko Bilboko San Tomas azokan eskuratzeko modua egongo da. Argazkiak ikusteko irrikitan nago.