Barakaldoko Schola Cantorum, Derioko Ipar-Alde, eta Begoñako Garaizarko Matsorriak abesbatzek hartuko dute parte. Talde bakoitzak euskal folkoretik eta nazioartetik jasotako hainbat kantu eskainiko dituzte.
Aldez aurretik, ostiralean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 19:00etan, festei hasiera emango zaien ekitaldian ere, aurten 30. urtemuga ospatzen duten Matsorriek kantari izango dira. Era berean, igandean, maiatzaren 14ko poteo herrikoian ere abestetuko dute.