Bi abesbatzekin batera, hainbat musikarik hartuko dute parte: Pessaceko biolinistak eta biolontxelistak, Getxo, Leioa, Zornotza eta Bilboko txistulariak, eta Galdakaoko Da Capo bandaren metalak, perkusioak eta pianoak.
Intermittence Choralak, Mozarten si bemol maiorrean dagoen meza abestuko du, beste pieza batzuen artean, eta matsorriek Pablo Sorozabalen Gernika Kantatarekin burutuko den Alardea eskainiko dute.
Emanaldia bukatzeko, frantses eta euskal folkloretatik jasotako abestiak kantatuko dituzte bi abesbatzek elkarrekin.