Baina aurten bai, aurten, denok batera, katuak eurak be, jaietan. Bi urte igaro izan dira zu ikusi gabe, Marijaia. Zenbat igarri dugun zure hutsunea, zenbat behar zintugun. Baina orain, zu, su artean, agurtzeko unea heldu da. Azken unera arte eutsi diozu aurpegian irribarrea eta besoak goian mantendu dituzu, agurtzen, hurrengo abuztuan berriro ere elkar ikusiko dugulako.
Jai herrikoiak izan dira, herritik herriarentzat, denontzat. Edozein motatako erasoren aurrean, plato eginez, inolako erasori gabeko jai-gunea nahi genuelako. Eskuz esku, elkarlanean, bederatzi eguneko jaiak ospatu ditugu. Lepoan bederatzi egun eta gauez jarritako zapia garbitu eta kaxoira berriro gorde behar. Baina, jarrai dezagun elkar hartuta, kolore guztiak, dantzetan. Aste Nagusi bakarra munduan, bakarra munduan zu, Marijaia. Zorionak Bilbo, zorionak Marijaia eta zorionekoak gu!