Alderdi politikoek ezer gutxi dute proposatzeko, ez bada emakume langileon miseria soilik kudeatzen duten politika feministak planteatzea. Bada, goazen argiak izatera: feminismoa, egun, ulermen marko gisa zutabe bilakatu da kapitalismoaren baitan erreformen aldeko posizioa dutenentzat – interklasista eta partziala, guztiz. Ezer gutxi emakume langileontzat; miseria eta biolentzia, beste gabe.
Horren aurrean, beraz, atentzioa bestelako aterabide politikoan kokatu beharra dugu. Emakume langileon zapalkuntza oinarri kapitalistak determinatzen badu, gure askapena, halabeharrez, harreman sozial kapitalistak gainditzeko potentziala duen antolakuntzatik eratorriko da; alegia, prozesu sozialista elikatzen duen antolakuntza formatik. Emantzipazio erreala, beraz, emakume langileon interesak eta beharrak lehen lerroan jartzen dituen estrategia sozialistaren barruan kokatzen dugu: indarkeria kasuei erantzuteko, gaurdanik, norabide horretan garatzen ari garen erraminta ezberdinetan, emakume langilon agitazio politikorako irekitzen dugun espazio orotan. Bilboko Itaiak M8an Indautxu Plazatik deitutako mobilizazioa horren parte izan dadila.