Pintxo beganoen lehiaketa Somerako tabernetan

Erabiltzailearen aurpegia Piztiak Konpartsa Animalista 2017ko aza. 1a, 07:31

Piztiak konpartsak eta Gora Somera elkarteak pintxo beganoen lehiaketa antolatu dute gaur, Domu Santu egunean, Somera kalean. Bertako tabernek parte hartuko dute lehian. Aurreko urteetan bezala, jendetza hurbiltzea espero dute antolatzaileek.

Beganoen eguna ospatzeko, Domu Santu egunean, Gora Somera elkarteak eta Piztiak konpartsa animalistak pintxo beganoen lehiaketa martxan jarri dute beste behin. Hortaz, gaur goizean eta eguerdian Somera kaleko tabernetan hainbat pintxo begano jateko aukera eskainiko dute.

Horrez gain, Karaoke Ibiltaria kalean egongo da eguerditik aurrera giroa berotzen. Kale animazioaz gain, sariak ere banatuko dituzte, bai pintxo onenaren egileari, bai pintxoak dastatu eta botoa ematen dutenei. 

Iaz Tirauki tabernak irabazi zuen lehiaketa. Aurten, Adaxka, Motrikes, Urkia eta kaleko beste hainbat taberna pintxo begano onenaren sari nagusia irabazteko gogotsu lehiatuko dira.