Aurtengo Piztifestak Konpartsaren 10. urteurrena ospatu du

Ibilbidean zehar lagun izan ditugunak omendu, eta haiekin ospatzeko gonbidapena luzatu dugu Piztikideok

Larunbat honetan 60 bat lagun bildu dituen Piztifestaren aurtengo edizioa benetan berezia izan da; izan ere, konpartsak 10 urte bete ditu. Bilboko Ekoetxeak hartu du festa, 18:00etatik gaueko ordu txikitara arte, eta jan-edan, musika, karaoke eta joko eta guzti. 

Hamarkada bete duen bide hau luzea eta gogorra izan da batzuetan, goxoa besteetan. Halere, ezin gara harroago egon. Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi gurekin ospatzeagatik, eta urte hauetan guztietan bidelagun izan zaituztegunoi. 

Datorren hamarkada honetan, Piztiak familiak erronka berriak izango ditu, baina beti helburu berberarekin, animalia guztien askapena lortu arte!