Osasuna Uriolatarrok!
Hurrengo batean helduko zaizkizue gure berri, xede, ibilbide eta zio. Gaurkoan afari baterako deialdia besterik ez. Heldu den ostegunean, hilak 27, lagun eta bertsozaleen arteko afaritxo bat egiteko asmotan gabiltza; bi urte igaro dira gure bertso-poto-jorratzaile Mauri "Zaporra" joan zitzaigunetik. Horren kari, Iñaki´ren tabernan elkartuko gara aipatu ostegunean 21,30ak aldera afari legea egin eta ahalik eta gehien gozatzeko santa sekulan umorea, ironia, kalakarako gogoa eta eztabaidarako grina galdu ez zuen Mauriren gomutan. Gurekin zena, gugan dago. Biba bertsoaren mundu magikoa! Gero arte.