Santutxuko "Garoa" txokoko aroa

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2014ko api. 11a, 13:52
Ostegunean, hilak 10, jokatu zen Hego-Uriberi (?) zegokion 2. kanporaketa; Peio, Irati, Txaber eta hiru "Potojorran"kide Axier, Ioseba eta Mikel prest.

Labur: oro har Arrigorriagakoa baino saio sendoagoa, bertsolariak aski bat-batean eta sarritan aurrekoaren ildoari eutsiz; ale gozagarriak utzi zizkiguten Urtzik manera txukunean jarritako gai anitzei erantzutean; kaleren batzuk ere bai, nola ez, baina puntako pilota partidek ere tanto antologikoekin batera joko lehorretik eta hutsune zozoetatik elikatzen dira. Lagunekin, bertso eskoletan eta nork bere etxean teknikak landu dituztela nabaritu genien gure sortzaileei.

Epaimahaikideak ere portatu ziren: ez dago guztion gustua betetzerik; ni pertsonalki ados, Mikel zerbait gorago jarriko nuen arren... Baina ez deritzot aitzakiatan murgiltzeko unea denik. Bego bere horretan!
"Herriko"-n luntxa prestatu eta bertaratu ziguten Fernan eta Iosuri, mila esker. Tortila ederrak, redio!

Eta erreflesiorako puntua: bertsolari, gai-jartzaile eta epaile: 10 lagun; entzuleak: 14... Bai, bai, urrutiko intxaurren pare! Zer da gertatzen ari? Zertan dihardugu? Zapore mindua geratu zitzaidan-zitzaigun (ezin "askori" esan, ez baikeunden!). Alde horretatik aro hits samarra, zer pentsatua eman beharko ligukeena.

Besterik ez; maila guztietan parte hartu duzuenoi goresmenak eta finalerako sailkatu direnei eupada handi bat.

Apolo