Aste hontakoa, Habaneran: Soziolinguistikakoek

Aste hontakoa, Habaneran:

 

Soziolinguistikakoek
dakarte bosgarren mapa,
inoiz baino "dun" gehiago
erabilera atzeraka;
euskal eskolak ez ei du
behar hainbat arrakasta
eta erdaraz mintzo da
faxista zein demokrata...
Gazteek esaten dute
"no me rayes, buf ke txapa"
PNV ta Bildukoek
euskara dute aldapa;
beraz bertso- eskolatik
bandoa tarrapa- tapa:
"ez dugu euskaraz bizi nahi,
euskaraz bizi gara-ta"!