Osasuna bertsozale! Egongo dira bai urtean barna 364 egun, gutxienez, egokiagoak direnak! baina bertsoaren patua krudel bilakatzen zaigu maiz...Dena den jakizu bertsoaren bizipozak Hika Ateneora garamatzala datorren larunbatean,hilak 3, arratsaldeko 17,30etan. Hego-Uribeko (?) finala jokatuko da aipatu arratsaldean eta sei lagun lehiatuko zaizkigu.
Potojorrankideok badugu pozteko motiborik, gure kide Axier eta Ioseba bertan izango baitira.
Puntu eta sailkapen guztien gainetik, gomita luzatu nahi dizuegu magiaz beteriko atsalde atsegina igaro dezazuen gurekin batera.
Partaide guztiei eupada handi bat! Biba zuek eta gutarrak!