Denbora atzera joanda
urterik aipatu gabe
horretarako emanez
zenbait data, hainbat klabe:
Arantzazun bilera zen
gaurko "batua"ren habe,
ETAK Meliton Manzanas
utzi zuen horren bare,
Zibilek Etxebarrieta
bota zuten, zen nerabe...
Paris pil-pilean zegon
dena bihurturik labe
maiatzaren hoitabian
ez da kasualidade
gure AINHOA egin zen
lehen arnasaren jabe!