Ustekabeen gazi-gozoa

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2014ko eka. 3a, 20:19
Doinua: "ETA-ren su-etenetik"

 

Bilduk EAJri zast
Araban deskuidu baten
eta Esquerrak CIUri
aurre hartu dio aurten
Torrentelandian motots
bat azaldu da ausarten
Eibarpoolek primerara
lorpenen arteko lorpen
Baina sorpresak ez dira
guztiak onak izaten:
Txatok agur esan digu
taupadak zaizkio eten
nahiz haren bihotzak gorantz
baino egin ez zezaken