Ekainaren 13an San Antonio

Laguntza eskaturik

San Antoniori

bertsoak jartzera noa

bertso- eskolari

“Potojorran” deritzo

eta bertan ari…

zazpi ipotx zozo (e)ta

ni Edurne Zuri.

 

Ostegunero igoaz

kantuan gurdira

ipotxak eraman behar

nor bere aulkira

baberoak jantzi (e)ta

papillari tira

eskolako txikiak

lakoxeak dira!

 

Afal ostean hasten da

kopletan biajea

bakoitzak erakutsiz

dakarren ajea;

nire burua(r)i diotsat

“aupa, korajea”

Ikus(i)ko bazenute  

hauen pelajea!                                                                                            

 

Batak intziri eta

besteak garrasi

erdi gorrak direla

ematen du kasi

“Maritxu” (e)ta “Habanera”

bi doinuak nahasi…

berdin zaie, sol, fa, re,

berdin la eta si.

 

Iñaki´ren tabernan

ostegun iluntzi

guztietan biltzen gara

eta ez da gutxi,

bertso sorta hontan zehar

egia nagusi

ez baduzu sinesten

zatoz ta ikusi!