uriola.eus

"In Memorian" (Habanera)

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko auzo-herrian

zinez komeria latza

desorekatu baitute

gure hizkuntzaren balantza

Aitaren etxe zaharrari

itzel dario kiratsa

ta amaren sukaldean

hits eta hutsik laratza

Bi mila ta hamaseirako

zein egoera garratza...

eta norabide ezak

lelo hontara garamatza:

"Euskara zeritzon hura

erdal hilerrian datza"

Apolo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa