Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2014ko ira. 15a, 18:27

Doinua: Pello Josepe

 

Bizkaia mailan bertsolaritzak

ospatzen du txapelketa

bigarren fase gainean dago

jar ezazue arreta

udaberritik gure taldeak

helburua du beteta

lau taldekidek parte harturik

bat sailkatuta da eta.

 

Udaberria urruti dago

ta bitartean zenbat jai

eta oporrak hantxe hondartzan

txiringitotan ere bai

beraz burua alpertzen dela

begibistakoa da ay

neuronak martxan jarri beharko

bigarren fasea dago zai.

 

Entrenamendua hasi behar da

lehen bait lehen mekagüen sos

egunean bertan lehenengo zita

ta baietz agertu gogoz

bata puntuak bestea gaiak

denok laguntzeko asmoz

Estiballesi txapela beltza

burutik kentzera gatoz!