Ebolarenak

Doinua: Bukatu da, bukatu da

 

Marruekosen jarri daure
hesirik altuena
gosekilak ez sartzeko
Europatik barrena
afrikarrik askok dauke
Guruguko kondena
ta azkenik Ebola da
etorkinik txarrena

Misiolari fede onez
hori egia da behintzat
Afrikara joan eta
ibili abadetzat
eta bueltan ekarri dau
souvenirra danontzat
hobe ekarri baleu hona
hango pitxer zantar bat

Ekartean arriskua
ikusten zan hain errez
baina ekarri behar euren
espainiarra zanez
atoan be egin euren
armadako hegazkinez
abadea izan ezik
igual espainola bez

Gobernuak esan eban
baldin bagara kristau
zintzo zaindu behar dogu
abade espainol hau
Madrileko ospitala
atondu euren ri-rau
egun bitan dana eginda
ez euren improbisau

Hogeita hamar egun pasa
ta lasaiago ezin
bat-batean laguntzaile
bat ez ei dago oso fin
nahiz deitu ta abisatu
sukarra jakola ekin
jaramonik ez eutsien
belu izan arte egin

Gobernua baina dago
bake santuaz bete
izurrite hau zabaldu
arte bego hainbat bake
europarrak dira eta
hor zalantzarik bape
Pilareko birjinagaz
uste osoa dauke