uriola.eus

Teoriatik praktikara

Erabiltzailearen aurpegia

Egilea: Durango

Doinua: Herria eta hizkuntza

 

Begi aurrean ditut

hainbat harribitxi

behin-berriz begiratu

ta ezin sinetsi

hurrengo hatzamarrez

begiak igurtzi

bi belarriak erne

eta amorrarazi...

apo handiagorik

ez leike irentsi!

 

Jukutriaz euskaraz

oihu ta irrintzi

senper orduan gero

adio, goraintzi

izate bat ez leike

(h/g)ezur hutsez bizi

gorputzari bihotza

ezaba, ebatsi...

Teoria politak

praktikan deus gutxi!

 

Uriolan sartu naiz

"Bildu" begietsi

dituzten mezu eta

bideoak jaitsi;

bertan ikus litezke

zenbait zinegotzi

krakada sentitu dut

zer ote zait hautsi?

Berriro, beti legez

erdara nagusi!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa