Bertso berriak hilzorian den "Régimen Navarro-Español"-ari jarriak

(6ko nagusian; Doinua: Oso polita zara izatez)

 

Baiezkoari beti erantzun 

ohi ziotenek ezezka

esaten zuten "CAN-en afera

legezkanpokoa ezta,

Vascuencea ez da geurea

lasai ez zaitezte kezka,

eta Navarra UPN-k baino

inork ezin du ordezka"(SIC)

oprain berriki berriro ezetz

"bozketa ez da inkesta"(SIC)

baina Naparrak haserre daude,

ezezkoari iheska.

 

Ta baiezkoan iragarlea

horrats Navarrometroa,

soziologia legamituaz

zeinen emaitza harroa,

PODEMOS izan omen daiteke

aldaketaren erroa,

ez al da da izango ahal izan eta

ezinan karramarroa?

ea marrazten duten gorrian

etorkizunan lerroa!,

Nafar herriak eraiki dezan

behin betikoz Nafarroa