Euskararen Eguna

Doinua: Zortziko Handian (Oh, baserritxo)

 

Hainbeste egun gogoratzeko

urte bakoitzaren zehar

bata iluna, bestea alaia

besteak tristura dakar

hirurehun eta hirurogei ta

bost egun ez direla lar

euskarak badu berea, baina

zer dugu ospatu behar?

 

 

Irakurketa egin daiteke

kontrato aldetik ere

hirurehun eta hirurogei ta

lau egunak hortxe daude

egun horietan dena erderaz

euskara erabili gabe

urte osoan izan behar gara

gure hizkuntzaren jabe

 

Egilea: Deustu