ZORNOTZAN GERTATU ZEN...

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola

Zornotzan gertatu zen

erdi finalean

lekua hartu gendun

han bostak aldean

guardasol ta txamarra

jarleku gainean...

baina, redio, sorpresa

buelta ginenean!

 

Sentitu genuena

ez leike defini:

gu fueratu gintuzten

beraiek ipini,

arrazoirik ez zuten

bat ere eskaini

bost miserable ziren

bost algortar "ni-ni"!

 

Zorria bizi ohi da

inoren kontura

"ni epel nago eta

izorra bedi hura"

lehen zalantza genuen

argitu da duda:

etxera sartu zaigu

espainol kultura!

 

Durango