50 lagun inguru mahaiaren bueltan, ikasle ohi, ikasle, guraso zein irakasle, eta plazan gutxi dabiltzan hiru bertsolari, Unai Gomez gaijartzaile zutela: Asier Otamendi Arabako txapeldun ohia, Asier Iriondo legazpiarra eta Joseba Barandiaran. Giro ona, umorea eta zer gutxi behar den ondo pasatzeko.
LH5eko haurrek ere bota zituzten euren bertsoak, Abusuko errotak ikastolarekin bueltaka jarraitu dezaken erakusgarri. Librean egindako saioan gozatu ziren gehien bertaratutakoak eta, hurrengo baterako, bazkaria egiteko aukera aztertuko dute antolatzaileek. Hitza jolas.