uriola.eus

Abenduko argi-ilunak

Erabiltzailearen aurpegia
Doinua: Habanera

 

Abenduko patua da

argitu orduko iluna,

aurrera doan neurrian

gauak jaten du eguna.

Hilabete kulturala

Durangon hasten duguna

ta aurton Miribillan da

hurrengo ikuskizuna.

Mahai baten bueltan jarrita

gora adiskidetasuna!

urteroko bazkarian

apurtu da batasuna

aspaldiko kontua da

zoritxarrez ezaguna

aurton berriz falta baita

lanik ez duen laguna.

 

Bilboalde

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa